Euskadiko Finantza Etiko eta Alternatiboetako Hezkuntzaren Topaketa: Finantzak Bertatik Eraldatuz (Bilbo)

 

Topaketa Finantzak Hezkuntzan eguna ospakizunaren  inguruan kokatzen da (urriak 7). Finantza etiko eta alternatiboak landu eta aurre egin behar  duten eragileen erronkak askotarikoak dira. Topaketa honen helburua finantzak hezkuntzan arlo ezberdinetan jokatzen duten rol eraldatzailea hausnartzea da.

Horretarako esperientzia ezberdinak partekatuko dira, unibertsitate ikuspegitik, tokiko proiektu eraldatzaileen bizipenetik eta finantza etikoak pertsonengana iristeko tresna berriak sortzen dituzten esperientzien bitartez.

 

EGITARAUA: 

12:00-12:10: Aurkezpena: Finantzaz Haratago eta EEE ( Ekonomisten Euskal Elkargoa)

 12:10-13:40: Mahai ingurua:  

 – Aitziber Mugarra ” Oikocredit Euskadi”:  Finantza etikoen balioa eta hauen garapena.

– Joseba Madariaga “  Deusto Unbertsitatea”: Finantza hezkuntza unirbetsitatean.

– Nina González Fdez-Argüelles “FETS. Finançament Ètic i Solidari”:  FETS aurkezpena eta  EFES sarea: Red por una Educación en Finanzas Éticas y Solidarias.

– David Lopategi “Labore Bilbo”: Bilboko supermerkatu kooperatiboaren esperientzia.

– Ana María Quinteros Calles “ANTA. Asociación Nacional de Trabajador@s Agropecuari@s de El Salvador”: Ertaamerikako proiektuan finantza etikoeen bitartez.

13:40-13:55: Eztabaida eta elkarrekin hausnartu: Finantza hezkuntzaren erronkak ikastetxeetan

13:55-14:00: Itxiera: 2018-2021 Finantza Hezkuntza Planaren inguruko posizionamendua eta komunikatuaren irakurketa

Argazki erakusketa: “Garapen positiboa: Hegoaldeko herrialdeetan pobrezia jasaten duten pertsonak beste ikuspuntu batetik begiratzea” (Portugalete)

Urriaren 7tik 11ra, ez galdu “Garapen positiboa:  Hegoaldeko herrialdeetan pobrezia jasaten duten pertsonak beste ikuspuntu batetik begiratzea” argazki erakusketa,  Centro Cultural Santa Claran, Portugaleten.

Ikuspegia aldatzeko aukera paregabea, ikusteko nola askok eta askok bizi baldintzak aldatzea lortzen duten, beraien garapenaren protagonistak bihurtzen direlarik.