Hona hemen gure ESScape jolasa!

(…) Ongi etorri, detektibeak! Laster hasiko da “Finantzaz Haratago Sariak” lehiaketa. Sareko epaimahaiak aukeratu zaituzte, hain preziatua den sari hau nork merezi duen erabaki dezazuen.

Saria jasotzeko hautagai diren 4 pertsonek erabilitako finantza-zerbitzuak eta zer motatako proiektuak finantzatu dituzten aztertu beharko duzue. Horrekin guztiarekin, sariaren irabazlea nor den hautatu beharko duzue (…)

Horrela, gamifikazio-jolasari ematen diogu hasiera. Proposamen honen helburua jokoetan oinarritutako ikaskuntza da. Hainbat asmakizun konponduz, parte-hartzaileek errealitate desberdinak ezagutuko dituzte, non finantza etikoen eta ekonomia solidarioaren inpaktu eraldatzailea deskubrituko duten.

Jokoa 5 kutxa eramangarritan diseinatu egin da. Horrela, askoz errazagoa da ikastetxeetara eta bestelako gunetara iristea.


Jokoaren oinarrizko informazioa:

– Adina: 15 urtetik aurrera

– Jokoaren iraupena: 50 minutu

– Jokalari kopurua: 7 pertsona gehienez kutxa bakoitzeko


Zure institutuko ikasleekin jolastu nahi duzu? Bilboko Ekonopolo eraikinean eskuragarri ditugu kutxak, ikastetxeetan erabili ahal izateko. Idatziguzu helbide honetara: info@finantzazharatago.org