Iritsi da eguna! Gaur hasiko da Finantza Etiko eta Alternatiboen Nazioarteko II. Foroa!
Besteak beste, honako jarduerak izango ditugu:
- Gure dokumentalaren aurre-estreinaldia, finantzen ondorioen ingurukoa.
- Genero eta Finantzen Desberdinkeriei buruzko ikerketaren aurkezpena.
- Finantza etiko eta alternatiboen, kreditu-sarbidearen eta ekintzailetza komunitarioaren nazioarteko esperientziei buruzko mahai-inguruak.
- Bizitza Onaren egunerokoaren aurkezpen tailerra.
Jardueren arteko atsedenetan, kafea eta lunch-a izango dugu, elkarren artean ezagutu eta hitz egiteko.
Bestela, online jarrai ditzakezu jarduerak, honako estekaren bitartez:
Foroaren datak eta tokiak gogorarazten dizkizugu:
Apirilak 24 eta 25: Aurrez aurre Bilbon (Bizkaia Aretoa UPV/EHU, Abandoibarra etorbidea 3) eta streaming bidez.
Apirilak 26: Aurrez aurre Donostian (Mateo Ricci aretoa, Mundaiz kalea, 50 – Deustuko Unib.)
Jardueraren batean parte hartzeko intentziorik baduzu, izen-emate orria betetzea eskertzen dizugu, estatistiketarako eta etorkizuneko ekintzak antolatzeko balio baitigu.
Foroan ikusiko dugu elkar!