Inbertsio kutsatzaileak

Ba al zenekien…?

Karbono-aztarna ingurumen-adierazle bat da, eta honako hau adierazten du: gizabanako, erakunde, ekitaldi edo produktu batek zuzenean edo zeharka isuritako berotegi-efektuko gas guztiak.
Aztarna ekologikoa honako hau da: giza komunitate jakin bateko herritar batek kontsumitutako baliabideak ekoizteko guztira zer azalera ekologikoki produktibo behar den, bai eta sortzen dituen hondakinak xurgatzeko behar dena ere, azalera horien kokapena edozein izanda ere.
Energia berriztagarria esaten zaio iturri natural birtualki agortezinetatik lortzen den energiari, energia kopuru izugarria dutelako edo baliabide naturalen bidez birsortzeko gai direlako. Honako hauek daude energia berriztagarrien artean: eolikoa, geotermikoa, hidroelektrikoa, marea-energia, eguzki-energia, olatu-energia, biomasa eta bioerregaiak. Energia berdea gero eta garrantzitsuagoa da gaur egungo gizartean.
Garapen jasangarrirako helburuak (GJH):
12. GJHa. Kontsumo eta ekoizpen jasangarriko modalitateak bermatzea.
13. GJHa. Klima-aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea.
14. GJHa. Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak modu jasangarrian kontserbatzea eta erabiltzea garapen jasangarrirako.
15. GJHa. Lurreko ekosistemen erabilera jasangarria babestu, berrezarri eta sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa gelditu eta iraultzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
5 aditz ekologikoen araua: 
Murriztu, konpondu, berreskuratu, berrerabili eta birziklatu.
Yayo Herrerok ohartarazten digu COVID-aren pandemiak zerikusi handia duela bizi dugun krisi ekologikoarekin. Horrelako pandemiak eta beste hondamendi natural batzuk berriro gertatzea saihesteko bide bakarra dago: gure sistema sozioekonomikoak eta gaur egungo bizimoduak errotik eraldatzea.

Kutsaduraren inguruko aipamen batzuk:


«Ez da inbertsio bat, planeta suntsitzen ari bada».

— Vandana Shiva

«Hazkunde mugagabea planeta mugatu batekin bateragarria dela uste duena, edo erotuta dago, edo ekonomialaria da».

— “Comprar, tirar, comprar” (Dokumentala)

«Aurrerapenaren eredu maskulinoak saldu duen hazkunde ekonomikoa diruaren eta kapitalaren hazkundea da, beste aberastasun-mota batzuen suntsipenean oinarrituta, hala nola naturak eta emakumeek sortutakoa aberastasunaren suntsipenean oinarrituta».

— Vandana Shiva

«Ekonomia gure planetaren parte da, eta, beraz, ondorioak ditu gizarte eta ingurumen arloetan. Gaur egun, 1,8 Lur planeta beharko lirateke hartu dugun kontsumo-erritmoari eusteko. Etengabe hipotekatuta bizi gara. Eta arazoaren muina mendebaldeko herrialdeetan dago. Gure bizimodurako materia gehiegi erauzi behar dira. Europar Batasuneko herrialdeak bakarrik kontuan hartuz gero, gurea bezalako bi planeta baino gehiago beharko lituzkete ekoizpen-erritmoari eusteko. Ameriketako Estatu Batuek, kapitalismoaren aitzindariek, bost planeta beharko lituzkete».

— Kate Raworth

«Jendea sufritzen ari da, hiltzen ari da. Ekosistema osoak kolapsatzen ari dira. Desagertze masibo baten hasieran gaude, eta betiereko hazkunde ekonomikoko ipuin-promesez bakarrik hitz egiten duzue. Nola ausartzen zarete?»

— Greta Thunberg

Aurreko orrialdera itzuli