Ongi etorri Finantzaz Haratago sarera

Finantza Etiko eta Alternatiboetako Hezkuntzaren Euskal Sarea
Ekonomia Eraldatzaileak babesten dituen Hezkuntza Finantzario Kritikoa

Nor gara?

Nor gara?

Finantza etikoen alorreko erakundeen sarea gara eta hezkuntza finantziario kritikoa sustatzen dugu.

Finantza Etikoak sustatzeko sare hau ondorengo erakundeok sustatu dugu:

“Nor gara?” irakurtzen jarraitu

Zer egiten dugu?

Zer egiten dugu?

Finantzaz Haratago plataformak finantza etiko eta alternatiboetako hezkuntza sustatu eta zabaldu egin nahi du Euskadin, partaidetzazko modu horizontalean. Erreferentzia-gunea izan nahi dugu beste mundu-ikuskera bat ezarri daitekeela eta beharrezkoa dela uste duten pertsona eta erakunde guztientzat, ikasleek eta gizarteak jasotako hezkuntza finantzarioari buruzko hausnarketa kritiko eta konstruktiboa elkarrekin sustatzeko asmoz.

“Zer egiten dugu?” irakurtzen jarraitu

Parte hartu

Parte hartu

Finantzaz Haratago ez litzateke abian egongo finantza etiko eta alternatiboak gizartea eraldatzeko tresna direla uste duten pertsonek eta erakundeek parte hartuko ez balute. Nahi izanez gero, sareetan jarraitu eta berria zabaltzen lagundu ahal izango duzu. Ekimenean parte hartu nahi baduzu (erakunde nahiz giza banako moduan), gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu:




    2016ko apirilaren 27ko DBEOn ezarritakoa betetze aldera, jakinarazten dizugu erabiltzaile gisa erregistratzen zarenean eskuratzen ditugun zure datu pertsonalak ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEAren jabetzako fitxategi batera sartuko ditugula (IFK: G95204160; helbidea: Kapelagile 2, 3. sol., 48005 Bilbo, BIZKAIA), eta ezarrita ditugula ekainaren 11ko 1720/2007 Errege Dekretuan zehaztutako segurtasun-neurriak. Mezu honen bitartez, baimena ematen digu datu horiek tratatzeko. Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, horiek zuzentzeko eta ezabatzeko. Informazio osagarrian agertzen diren beste eskubide batzuk ere badituzu, eta horiek bermatu ditzakezu arduradunarekin honako helbidean: Kapelagile kalea 2, 3. Bilbo, 48005, BIZKAIA.


    Ezagutu RedEFES

    Ezagutu RedEFES

    Batu zaitez heziketa eta finantza etikoen sarera (RedEFES):

    MISIOA

    Heziketa ekonomiko kritikoa eta finantza etiko eta solidarioak sustatzen ditugu

    GURE XEDEAK

    Irakasleen eta finantza etiko eta heziketa eraldatzailea sustatzen duten erakundeen artean espazio bat erraztea.

    SAREAN LAN EGITEN DUGU

    Heziketa ekonomiko kritikoa eta finantza etiko eta solidarioak sustatu nahi dituzten erakunde eta plataformekin.

    Ezagutu sarea  

    Agenda

    Aurkitu

    Zer berri Twitterren?

    Azken bidalketak

    «Halako finantzak nahi ditugu» Dokuforo birtualaren laburpena

    Bideoa ikusteko.   Joan den martxoaren 17an, “Les finances que volem»” dokumentalari buruzko dokuforo birtuala antolatu genuen Enrique Asensi Martin gonbidatuarekin batera. Dokuforoa streaming bidez eman zen, ZOOM bilera tresnaren bitartez, eta Facebook Live eta Youtube plataformen bitartez ere ikusi ahal izan zen. Jarraitutako dinamika hurrengoa izan zen, behin “Les finances que volem” dokumentala ikusita, hainbat …

    “Halako finantzak nahi ditugu” – Dokuforo birtuala

    Martxoaren 17an, Dokuforo birtual bat antolatu dugu eta Enrique Asensi Martinekin (Enclau) hitz egingo dugu “Halako finantzak nahi ditugu” dokumentalari buruz. Informazio gehiago eta izen-emateak https://labur.eus/UxcAX Dokumentala ikusi nahi baduzu: https://labur.eus/1UfD8

    Afrania Lazo: “Beste sistema bat behar dugu, zaintzak klase aberatsenen pribilegio bat izan ez daitezen”

    Afrania Lazo etxeko eta zainketetako langilea da. Nikaraguatik Bilbora iritsi zen orain dela hiru urte baino gehiago.  Haren herrialdeko krisi ekonomikoak behartuta migratu zuen. “Ez zen erabaki bat izan, ezta planifikatu edo amestu nuen zerbait”, argitzen du Afraniak. Bi umeren ama da eta Bilbora 2018an iritsi zen, bakarrik, hemen lana aurkitzeko aukera handiagoa izango zuelakoan. …

    “Garapen positiboa: Hegoaldeko herrialdeetan pobrezia jasaten duten pertsonak beste ikuspuntu batetik begiratzea” erakusketa birtualki ikusteko aukera

    “Garapen positiboa: Hegoaldeko herrialdeetan pobrezia jasaten duten pertsonak beste ikuspuntu batetik begiratzea” erakusketa birtualki ikusteko aukera. Afrikan, Asian eta Latinoamerikan pobrezia egoeran, gosearekin, gerran eta antzeko egoeretan bizi diren pertsonei begiratzen diegunean sufrimenduz egiten dugu eta egoera horretatik ateratzeko zailtasunak azpimarratu ohi ditugu. Erakusketa honetan ikuspegi hori aldatzeko proposatzen dizugu, eta hala, ikusi ahal izango …

    “Finantza etikoen koloreak” argazki erakusketa Donostian, martxoaren 16etik 31ra bitartean

    Bilbo, Hernani eta Gasteizen egon ondoren, “Finantza etikoen koloreak” argazki erakusketa Donostian egongo da ikusgai. Martxoaren 16etik 31ra bitartean, Arrupe Eraikina, Deustuko Unibertsitatean